Mendi Festa

LAGUNTZAILEAK

Eskerrak eman nahi dizkiegu Lasarte-Oriako Udalari eta Lasarte-Oriako Merkatari eta Ostalariei klubari emandako laguntzagatk.

Eskerrak gure bazkideei eta boluntarioei ere eman nahi dizkiegu, adin guztietako ehunka mendizalek Buruntzaldeko ingurune naturala ezagutu eta gozatzeko aukera izan dezaten.
Eskerrik asko!

Bihur zaitez laguntzaile

Lasarte-Oria Trail irabazi asmorik gabeko kluba da, dinamikoa, parte-hartzailea eta irekia. Urtean zehar antolatzen ditugun ekitaldiekin (Mendi Festa, Mendi Lasterketa eta Familia Ibilaldia) eta jarduerekin kolaboratzera gonbidatzen zaitugu. Jar zaitez gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.