LOTME Kirol Kluba

Nor gara?

LOTME Kirol Kluba 2018an sortutako mendiko kluba da. Gaur egun 200 bazkide inguru ditu. Euskal Mendi Federazioetako (EMF) eta Espainiako Mendi Federazioetako (FEDME) afiliatua.

Web orri honetan gure elkartearen egunerokotasunari, gure zaletasun, mendi eta kirol praktikaren inguruan antolatzen ditugun jarduera eta txangoei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Guztiz apolitikoak gara. Kirola eta mendia bakarrik interesatzen zaizkigu. Pertsona guztiak, ideologia edozein dela ere, ongi etorriak zarete Klubeko jarduerez eta, bereziki, naturaz gozatzeko gogoa izatea nahi dugu. Betiere pertsonak eta ingurumena errespetatuz.

Oso harro gaude orain arte egindako lanaz. Eta, bereziki, eskerrak eman nahi dizkiegu klubeko kide guztiei, boluntarioei, babesleei, tokiko erakunde publikoei eta Lasarte-Oriako saltokiei. Guztion artean, LOTME Kirol Kluba errealitate bat da, eta hazten jarraitzea nahi dugu, gure herriari eta mendizaleei ekarpenak eginez.

200 mendizale gara. Zatoz klubera! Abantaila asko dituzte gure bazkideek eta bazkide federatuek. Aipamen berezia merezi dutenak, horiek baitira kluba zutik mantentzen dutenak.

Nor garen erakutsiko dizu web orri honek. Elkar hobeto ezagutu edo gure elkarteko kide izan nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

 

Anabel Eleno (Lehendakaria)

MENDI KLUBA

Lasarte-Oria Trail-era batu

Natura, kirola eta, batez ere, ondo pasatzea gustatzen bazaizu…