Juanlu Oroituz

Egunak
Orduak
Minutu
Segundoak

Lasarte-Oriako Mendi Lasterketa-Juanlu Oroimenezkoa, irailaren 29an Lasarte-Orian ospatzen den mendiko jarduera lehiakorra da. Lasarte-Oria Trail Mendi Elkartea Kirol Klubak antolatuta (LOTME K.K.), Lasarte-Oriako Udalaren laguntzarekein.

Bigarren edizio honetan, mendi lasterketan parte hartzen dutenek 14,5 km eta 780 metroko desnibel positiboa duen ibilbideaz gozatu ahal izango dute.

Ekitaldi honen helburua da mendiko kirol-jarduera sustatzea, Lasarte-Oria inguratzen duen ingurune naturala ezagutaraztea (Benedika, Azkorteko ermita, Buruntza…) eta herriko bizitza soziala eta komertziala dinamizatzea.

MENDI LASTERKETA

14,5 km | 780+

Maila fisiko altua
Trofeoak eta sariak dirutan
16 urtetik goitikoak

Bai lehenengo edizioan eta baita bigarren honetan ere, ibilbide azkar eta gogorraz gozatu ahal izango duzue aldi berean. Ibilbidearen lehen 8 kilometroetan egingo dira igoera gehienak, eta gero jaitsiera azkarra izango da, igoera laburragoren batekin.

Lasterketa egiteko 3 ordu izango dira gehienez. Buruntzako tontorrean igarotze kontrol bat egongo da, non parte-hartzaileek ordu 1 eta 45 minutuko igarotze denbora izango duten (8. km). Denbora-tarte horretan sartzen EZ diren parte-hartzaileak DESKALIFIKATU egingo dira.

Deskalifikatutako parte-hartzaile batek lasterketan jarraitzea erabakitzen badu, bere kabuz eta arriskuz egingo.
Antolakuntzak ez du erantzukizunik izango istripurik gertatuz gero.

DESNIBELA +

780 m

GEHIENEKO GARAIERA

441 m

DISTANTZIA

14,5 km

ZAILTASUNA

Erdia

IBILBIDEA

Lasarte-Oria
Buruntza
Lasarte-Oria

IZEN EMATEAK

Izen-emateak gure web orriaren eta Kronoak webgunearen bidez bakarrik onartuko dira.

Izena emateko epea 2024ko ekainaren 1etik irailaren 26ra izango da edo 300 dortsalak agortu arte.

Izen-ematea bertan behera uzteko epea abuztuaren 30ean amaituko da betiere ongi arrazoitutako arazo medikoengatik edo lesiogatik (medikuaren ziurtagiria aurkeztu behar da).

Irailaren 1etik aurrera EZ DA EZEZTAPENIK ONARTUKO, ARRAZOIA EDOZEIN DELARIK ERE. Titularra aldatzeko aukerarik ere ez dago.

Play Video
2024/9/01era arte 00:00
20,00 €
 
2024/9/26ra arte  23:59
25,00

Dortsalaren banaketa irailaren 28an (larunbata), 17:00etatik 20:00etara eta probaren egunean, 8:00etatik 9:30era Antonio Mercero aretoan izando da (Okendo plazaren ondoan).

Izena ematerakoan federatuak direla esanez gero, dortsala jasotzerakoan federazioaren txartela aurkeztu beharko dute. Aurkeztu ezean aldea ordaindu beharko du.

Ibilbidean anoa-gune bat egongo da, bai joaneko ibilbiderako (4,5.km) bai itzulerako (10.km), Azkorteko ermitan. Ano gunean ura, likido isotonikoa, fruta, goxokiak eta barratxoak eskainiko dira.

GARRANTZITSUA: EZ DUZU EDALONTZIRIK IZANGO HORNIDURETAN. Lasterketan zehar litro erdiko ur edo isotoniko edukiera duen ontzi bat eraman behar da nahitaez.

Lasarteko Maialen Chourraut kiroldegian izango dituzue dutxak 14:00ak arte.

Kontsigna 9:30etatik 13:00etara egongo da Antonio Mercero lokalean (irteeraren ondoan).

Poltsetan baliozko gauzak ez uztea gomendatzen da. Antolatzaileak ez du erantzukizunik izango objekturen bat galduz gero.

Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen hiru sailkatuentzako sariak egongo dira.

1º TXAPELA + TXULETA + 100 EURO 
2º TROFEO + BASERRIKO OILASKOA + TXISTORRA + 50 EURO 
3º TROFEO + UNTXIA + 25 EURO

Gainera, aurten sari berezi bat 100 euro emango diegu lasterketaren errekorra gainditzen dutenei. 2023ko errekorrak inork ez baditu gainditzen, goian aipatutako sariak 2026.
ediziorako gorde eta metatuko dira.

2023ko errekorrak:

IBAI MAKAZAGA (1h 10min 06s)
MARIA ORDOÑEZ (1h 18min 45s)

SEXU BEREKO HAINBAT PERTSONA, BAI GIZONEZKOETAN BAI EMAKUMEZKOETAN, LASTERKETAKO ERREKORRA GAINDITZEN BADUTE, LASTERKETA IRABAZTEN DUENA BAINO EZ DA SARITUKO.

SARIAK EZIN IZANGO DIRA METAGARRIAK, SARI BEREZIA IZAN EZIK, PROBAKO ERREKORRA GAINDITZEAGATIK.

Lasterkariei lasterketaren informazioa eta arauak deskargatzea eta irakurtzea gomendatzen diegu.

LAGUNTZAILEAK

Eskerrak eman nahi dizkiegu Lasarte-Oriako Udalari eta Lasarte-Oriako Merkatari eta Ostalaritzariei klubari emandako laguntzagatik.

Eskerrak gure bazkideei eta boluntarioei ere eman nahi dizkiegu, adin guztietako ehunka medizalek Buruntzaldeko ingurune naturala ezagutu eta gozatzeko aukera izan dezaten. Eskerrik asko!