2025EKO MENDI IRTEEREN EGUTEGIA

Abendua 2, 2024

collarada_lotme_2024_05

Lasarte-Oria Trailek 2025eko mendi irteeren egutegia aurkeztu du: natura eta abentura denontzat.

Lasarte-Oria Trailek 2025eko denboraldiari hasiera emango dio,
naturarekin konektatzeko, aire libreaz gozatzeko eta mendizaletasuna sustatzeko diseinatutako jarduera zirraragarriz betetako egutegi batekin. Aurten, berri nagusia familiei eta haurrei bereziki zuzendutako irteerak dira, adin guztietarako egokitutako
ibilbideekin.

Horrez gain, mendi-teknifikazioko tailerrak egiteko ahalegina egin dugu: orientazioa, mapen irakurketa, eski alpinoa, erraketen erabilera, gauerako bibaka prestatzea, ARVA, pala eta zunda erabiltzeko teknika, analisi meteorologikoa eta elur-jausien partea, etab.

Egutegi bat maila guztietarako

Egutegiak urtean zehar banatutako 10 irteera biltzen ditu, mendi-ibiliak egiteko ibilbide errazen proposamenekin, hasiberrientzako eski alpinoko klaseekin, mendian bibaka egiteko aukerarekin eta ibilbide teknikoagoekin. Hala ere, aurtengo ardatz nagusia familia-jarduerak dira, gurasoek eta haurrek ingurune naturaletan esperientzia paregabeak partekatzeko diseinatuak.

Irteera horien artean aurkitzen dugu:

  • Aiako Harria (Martxoa): Arditurriko meategietara, Aitzondoko ur-jauzietara eta Arritxulo mendi aterpetxera bisita egingo da bi egunetan zehar. Guztira 26 km izango dira eta +1300 desnibela.

  • Artikutza (Urria): Familia guztientzat egokia. 12,5 km-tan zehar Europako ingurune natural paregabe honen ingurune natural eta historikoa ezagutuko da.

  • San Pedro famili ibilaldia (Ekaina): Familia osoarentzat pentsatutako irteera da, eta Lasarte-Oriako San Pedro jaietako egitarauaren parte da.

  • Mendi Festa (Iraila): Mendiko jardueren egutegira itzuli da, bi ibilbidekin maila guztietarako.

Alpino ski eta neguko irteera

Astunek urtarrilean irekiko du irteeren egutegia. Maila guztietarako tailerrak emango dituzte, pisteetan eski alpinoaren teknika lantzeko. Otsailean neguko bigarren hitzordua, Ibilbide Ibones Azules eta Bachimaña elur erraketekin. Baita neguko mendi hastapeneko tailerekin ere.

Mendian bibak egin, Udalaitz, Tebarray...

Beste irteera batzuk ere aurreikusita daude: Udalaitzeko 10 km-ko
mendi ibilaldia, maila guztietarako, mendiko bibakeko hastapeneko 2 jardunaldietan Urbasa eta Andia mendilerroetan, eta Pirinioetara irteera urrian: Tebarray tontorra, Huescako Pirinioetan, 2889 metrorekin.

Ibilaldiak baino gehiago

Lasarte-Oria Trail-ek ez du soilik kirola sustatu nahi, komunitate bat ere sortu baizik, guztiok ongi etorriak sentitu ahal izateko.
Familientzat, irteera hauek aukera paregabea dira eguneroko errutinatik deskonektatzeko eta naturarekiko errespetua eta elkarlana bezalako balioak sustatzeko.

“Mendiak guztiontzako leku irisgarriak izatea nahi dugu, adina edo esperientzia kontuan hartu gabe. Aurten, familietan oinarritutako ikuspegiarekin, haurrak haztea bilatzen dugu, natura beren bizitzen parte dela sentituz”.

Prest al zaudete botak jantzi eta gure inguruko bazter politenak elkarrekin ezagutzeko? Mendiak gure zain daude!

Partekatu: