SUMENDIEN ETORBIDEA, DOKUMENTALEN PROIEKZIOA

Otsaila 15, 2025
Sumendien etorbidea

Martxoaren 21ean, 19:00etan, Lasarte-Oriako Antonio Mercero hitzaldi aretoan, Sumendien etorbidea dokumentala proiektatuko da, iaz Ekuadorko sumendietara eta Ekuadorko Amazoniara Mari Karmen Astigarraga, Fernanda Bravo, Jabi Gonzalo eta Joxan Irazuk egindako espedizioa kontatzen duena.

Proiekzioaren ondoren, abenturazale talde honek kontrastez beteriko lurralde basati eta handikiro batera egindako bidaiaren bizipenak partekatuko ditu. Ekuadorren bihotzaren lagin txiki bat, haran eta mendietan barrena, non bizi-kontrasteek eta ikusmen-kontrasteek bizia hartzen duten erronka fisiko zein mental batean.

Jabi Gozalo, Xato Irazu, Mari Karmen Astigarraga eta Fernanda Bravo  (Argazkia: dokumentalaren egileek utzita)

Izena eman

Proiekziorako (45 min) eta solasaldirako sarrera doakoa da. Edukiera mugatua. Nahitaezkoa da plaza erreserbatzea.

📅 Data: martxoak 21, ostirala
🕖 Ordua: 19:00
📍Tokia: Antonio Mercero hitzaldi aretoa, Lasarte-Oria
🎟 Sarrera librea

Bidai bakar batean lagun gaitzazu, non, ahalik eta baliabide gutxienekin, bertako protagonistak Chimborazo (▲ 6.236 m) edo Cayambe (▲ 5.790 m) bezalako mendi handientsuetara igotzen diren eta lurralde basati batean sartzen diren, non natura bere egoera garbi eta ikusgarrienean agertzen den.

Proiekzioaren ondoren, protagonistek euren bizipenak partekatuko dituzte eta galderak erantzungo dituzte.

Ez galdu!

Partekatu: